Zinema
Film laburrak
'Evidencia 001', Ingurune Mobila lehiaketaren irabazle
Erredakzioa
Mugikorrekin egindako lehiaketaren lehen edizioa egin dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean.
Mario Sarminetok irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen baitan antolatu duten Ingurune mobila film labur lehiaketa. Donostia – San Sebastián 2016 eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatu duten lehiaketa honetan, 600 euroko diru-saria eta Victoria Eugenia Antzokirako bi abonu irabazi ditu Sarminetok.
Bigarren saria Alfredo Izquierdoren Exterminator Egg lanak irabazi du, 300 euroko diru saria eta Victoria Eugenia Antzokirako beste bi abonu eskuratuz.
Sarituak izan diren beste lanak, Victor García Gabardaren Acreditados, David Román-en Paloma, Alba Vega Mulet-en Fum, Kalandraca Films-en Last minute fart / El gran mierdowsky, Sheila Perezen Ritual eta Luis Elosegui eta Oscar Izquierdoren ChocoNata Assesine dira. Guztiek Victoria Eugeniarako bina abonu irabazi dituzte.
Saritutako lan guztiak eman zituzten azaroaren 3an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko jaialdian antolatutako proiekzioan. Aurrerago, Okendo Kultur Etxean ere erakutsiko dituzte.