Itxi

Zinema

Fant

Zinema fantastikoaren Bilboko jaialdiak Paul Urkijo sarituko du

eitb.eus

Fant maiatzaren 4tik 11ra egingo dute, eta fantasiazko generoan nabarmendu den figura berri bati urtero eman ohi dioten saria emango diote arabar zinemagileari.

  • Martxoaren 2an "Errementari" estreinatuko du Urkijok. Argazkia: David Zabala.

    Martxoaren 2an "Errementari" estreinatuko du Urkijok. Argazkia: David Zabala.

Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Fantrobia fantasiazko generoan nabarmentzen ari den figura aintzatesten duen saria emango dio Paul Urkijo gasteiztar zinemagileari. Maiatzaren 4tik 11ra egingo dute aurten Fant jaialdia.

Errementari (2018) opera prima —besteak beste, Alex de la Iglesiak ekoitzi du— martxoaren 2an helduko da zinema aretoetara.

Arte Ederretan lizentziatuta, Paul Urkijo (Gasteiz, 1984) oso gaztetan hasi zen film laburrak egiten, eta El pez plomo lanarekin hasi zen nabarmentzen. Lan horretan, fantasiazko zinemaren eta elementu folklorikoen aurreko zaletasuna hauteman daiteke.

Ondoren Jugando con la muerte (2010), Monsters Do Not Exist (2012), El Bosque Negro (2015) eta Naara (2016) egin zituen, eta hainbat sari lortu ditu nazioarteko jaialdietan.

Lau film labur egin ondoren, Errementari (2018) lehenengo film luzean bere obsesio partikularretan sakontzen jarraitzen du, ipuin klasiko bat, Patxi Errementaria, moldatuta. Arabako herrixka bateko errementari oso gaiztoa agertzen da bertan, Deabrua bera ere beldurtuta duena.