Itxi

Zinema

‘El aviso’

Daniel Calparsorok 'thriller entretenigarri eta mamitsua' estreinatu du: 'El aviso'

Agentziak

Raul Arevalok, Aura Garridok eta Belen Cuestak osatzen dute donostiar zuzendariaren film berriaren aktore zerrenda. Ostiralean, martxoak 23, estreinatuko da “inkomunikazioari buruzko metafora” hau.

8:19

Daniel Calparsoro donostiar zinemagileak ('Cien años de perdón', 'Salto al vacío'…) 'El aviso' thrillerra estreinatuko du gaur, martxoak 23, Hegoaldeko zinema aretoetan. Raul Arevalo, Aura Garrido eta Belen Cuesta aktoreak protagonista dituen filmaren gidoia Paul Pen idazlearen eleberri baten moldaketa da, eta filma, "inkomunikazioari buruzko metafora", unibertso paraleloekin jolasten da.

Filmaren protagonistak dira Nico, eskutitz batean heriotza mehatxuak jasoko dituen hamar urteko mutikoa, eta Jon (Raul Arevalo), zenbakiekin obsesionatuta bizi den gazte bat, hainbat urtean toki berean izandako hilketa batzuk ikertzen ari dena.

Calparsororen hitzetan, gertakariak bertora ekarri eta antzekotasunak errealitatean aurkitu dituzte, istorioa Toronton kokatu zuen estatubatuar idazlearen gidoia moldatu eta "benetakotasuna emateko": "Banku lapurreta bat, 30eko hamarkadan; hilketa matxista bat, 40ko hamarkadan; eta ETAren atentatu bat, 70eko hamarkadan. Pertsonaiei gertatzen zaiena errealitatearekin lotuta dago", esan du.

Thriller "mamitsua"

"Berehala ikusi nuen thriller berezia zela, oso pelikula entretenigarria izan zitekeela, puntu handikoa, eta gainera mamia zuela, zeren eta, azkenean, hizpide baitu gizon bat beste garai batean bizi den ume batekin nola komunikatzen den, berorren bizitza salbatzeko", Calparsororen arabera.

Horren esanetan, "pertsonaiak abiapuntu dituen thriller oso hunkigarria da filma: kontagaia ez da zer gertatzen zaien, ezpada azpian dagoenaz, inkomunikazioaz, hitz egiten duen istorio bat".

El Aviso Raúl Arévalo

"Eleberriari intriga gehitu diogu: ume bat salbatu nahi duen gizon bat da, hori eginez bere burua ere salbatuko duena, nolabait", azaldu du.

Calparsororen ustez, "oso pelikula bizi eta entretenigarria da", eta onartu du 'A beautiful mind' (Ron Howard, 2001) eta 'The sixth sense' (M. Night Shyamalan, 1999) filmekin lotzea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea