Zinema
Film Commission
Bilbao Bizkaia Film Commissionek 117 filmatze lani eskaini zien zerbitzua 2017an
eitb.eus
Bilbao Bizkaia Film Commission Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duten zerbitzuak lau film luze eta 14 film laburrekin egin zuen lan iaz, besteak beste.
-
Koldo Serra, '70 binladens' pelikula Bibon filmatzen
Bilbao Bizkaia Film Commissionek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak filmatze lanak bideratu, kudeatu eta erakartzeko 2015ean sustatutako zerbitzu publiko eta doakoak, ontzat jo du iaz, 2017an, ikus-entzunezko proiektuen 117 filmatze lanetan parte hartu izana.
117 filmatze lan horietatik 56 Bizkai, Araba eta Gipuzkoak ziren, eta errodatze horien guztien emaitza 4 film luze, 42 iragarki, 14 film labur, 27 telebista saio, 14 bideoklip eta 7 dokumental izan ziren.
Izenei dagokienez, Julio Medem donostiarrak Gorbeiako Parke Naturalean eta Abadiñon filmatu zituen bere azken pelikulako (‘El árbol de la sangre’) eszena batzuk; Igor Legarretak Abandoko geltokian eta Urkiola Natur Parkean grabatu zituen ‘Cuando dejes de quererme’ bere lehen filmeko hainbat irudi; eta El Pobaleko (Muskiz) burdinola ‘Errementari’ Paul Urkijoren filmaren agertoki nagusietakoa izan zen.
Bestalde, Gracia Querejetak Bilbon (Olabarri jauregia, Zubizuri, Abando, Zorrotzaurre eta Olabeaga), Bizkaia Zubian, Getxon eta K2000 Galdakaoko estudioetan filmatu du ‘Ola de crímenes’ udazkenean estreinatuko duen pelikula.
2018ko jardunari dagokionez, Bilbao Bizkaia Film Commission "jardun biziz" hasi du urtea. Koldo Serra eta Galder Gaztelu-Urrutia zinemagileek Bizkaian filmatu dituzte osorik bere film luze berriak, ’70 binladens’ eta ‘El Hoyo’, hurrenez hurren.