Zinema
Animazioa
Birdboy euskal film laburra, Oscar sarietarako lehen aukeraketan
Redacción
Pedro Riverok eta Alberto Vazquezek zuzendutako lanak Derryko (Irlanda) Foyle Film Festival jaialdian animaziozko lan onenaren saria irabazita lortu du aurresailkapena.
Pedro Riverok eta Alberto Vazquezek zuzendutako lanak Derryko (Irlanda) Foyle Film Festival jaialdian animaziozko lan onenaren saria irabazita lortu du aurresailkapena.
Birdboy-k, Pedro Rivero bilbotarrak Alberto Vazquezekin elkarlanean zuzendutako filmak, 2012ko Oscar sarietarako lehen hautagaien taldean sartzea lortu du, Derryn (Irlanda), Foyle Film Festival jaialdian, animaziozko lan onenaren saria irabazita.
Alberto Vazquezek Astiberri argitaletxean argitaratutako Psiconautas komiki liburuan oinarrituta dago Birdboy. Istripu industrial batek suntsitutako uharte batean bizi diren bi txori gazteren bizitza kontatzen du.
Nazioarteko hogeita hamar jaialditan parte hartzeko sailkatu da jada eta Zinebi jaialdian Euskal Zinemaren Sari Nagusia eta Euskal Gidoi Onenaren Sarietako bat irabazi zituen.