Itxi

Zinema

Filmatze lanetan

‘Soinujolearen semea’ Atxagaren eleberria, zinemara

eitb.eus

Fernando Bernuesek zuzenduta, Eneko Sagardoy, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson eta Miren Arrieta aktoreek hartuko dute parte, beteak beste, filmean.

  • Eneko Sagardoy da lantaldeko aktoreetako bat

    Eneko Sagardoy da lantaldeko aktoreetako bat

Aste honetan hasi dira Soinujolearen semea Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako pelikula filmatzeko lanetan, ETBren laguntza duen proiektu batean.

Antzerkirako moldaketak arrakasta lortu eta gero, Fernando Bernuesek zuzenduko du eleberriaren zinemarako bertsioa, bere aginduetara aktore hauek dituela: Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy gizonezko aktore berri onenaren aktore berri onenaren sariaren irabazlea.

Patxo Telleriak egokitu du gidoia, eta musikaz Fernando Velazquez getxoztarra (Lo imposible, Un monstruo viene a verme…) arduratuko da. “Soinujolearen semea”k Eusko Jaurlaritza eta ETBren laguntza du, eta zazpi astez filmatuko dute, Gipuzkoan eta Nafarroan batik bat.

Proiektuan, munta handiko profesionalak daude murgilduta: Juanma Pagazaurtundua  (800 balas, La comunidad, Lasa eta Zabala) ekoizpen zuzendaria, Gonzalo F. Berridi (8 apellidos Vascos, La Buena Nueva) argazki zuzendaria, Peio Villalba (Igelak, Bi anai) arte zuzendaria, Saioa Lara (Operación Concha, Handia) jantzitegi lanetan eta Karmele Soler (Lasa eta Zabala, La piel que habito) eta Olga Cruz (Bajo la piel del lobo, Handia) makillaje eta ile-apainketaren arduradunak.

Eleberriak kontatzen duen istorioan, David hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joan da Kaliforniara.  Biak ETAko kideak izan ziren, Francoren diktaduraren azken urteetan, eta Davidek herritik alde egin behar izan zuen, kideek arbuiaturik. Orain, aspaldiko lagun hauek egiari aurre egin beharko diote, azken topaketa honetan.