Itxi

Zinema

Zirkua Donostiara heldu da

Alex de la Iglesiaren 'Balada triste de trompeta', Tabakaleran ikusgai

Erredakzioa

Zirku zahar baten itxura hartu du Tabakalerak, pistetako batean pelikularen aurrestreinaldia hartzeko. Beste pista batean, berriz, Guille Milkyway musikariarekin egin du jaiak aurrera.

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak zirkua ekarri du Donostiara. Balada triste de trompeta bere azken lanaren aurrestreinaldia egin dute Tabakaleran , eta zirko itxura hartu du Donostiako tabako fabrika izandako eraikinak.

Bi pailazo beldurgarri eta desitxuratu dira lan honetako protagonistak. Frankismo garaian, zirku batean dantzari eder baten maitasuna lortzeko hil edo biziko borrokan murgilduko dira.

Veneziako Zinemaldian arrakasta handia lortu zuen pelikulak, zuzendaritza onenaren Zilarrezko Lehoia eta gidoi onenaren saria eskuratuta. 22:00etan hasi da lanaren emanaldia Donostian, Tabakaleran jarri duten zirku pistetako batean. Pelikula bukatuta, jaiak aurrera egingo du Tabakalerako beste pistetako batean, Guille Milkywayren musikarekin.

Kutxak antolatu du egitasmoa, eta Gaztekutxako bezeroen artean 200 gonbidapen zozkatu ditu, emanaldia ikusi, catering bereziaz gozatu eta ondoren egin duten jai berezian parte hartzeko.

Antonio de la Torre, Carlos Areces, Carolina Bang eta Santiago Segura dira Balada Triste de Trompeta laneko protagonistak. De la Iglesiaren azken filmean beste aktore ezagun batzuk ere agertzen dira, tartean Sancho Gracia, Luis Varela, Terele Pávez eta Fernando Guillén Cuervo. Alfonso Aragón ''''Fofito'''' pailazoa bera ere bertan agertzen da.

Abenduaren 17an iritsiko da filma gure zinema-aretoetara.