Publizitatea
Itxi

2018/05/22

14:17

Zinema

‘Sin límites’

Simon Westek Elkanoren mundu birari buruzko pelikula bat zuzenduko du

eitb.eus

Britainiar zinemagilea 2019an hasiko da ‘Sin límites’ lana filmatzen, besteak beste, Euskal Herrian.

  • Juan Sebastian Elkanoren estatua, Getariako plazan

    Juan Sebastian Elkanoren estatua, Getariako plazan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Simon West britainiar zinemagileak (Con Air, Lara Croft: Tomb Raider) Fernando Magallanes eta Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren inguruko pelikula “erraldoia” zuzenduko du, proiektuaren atzean dagoen ekoiztetxeak ohar batean iragarri duenez.

Sin límites izena du pelikulak, 25 milioi euroko aurrekontua du eta 2019ko hasieran hasiko dituzte filmatze lanak, Euskal Herrian, Sevillan, Kanarietan eta Dominikar Errepublikan. Ekoizpenerako, Victoria itsasontziaren erreplika bat egingo dute, abiatu ziren bostetatik itzuli zen ontzi bakarrarena.

Simon West abenturazko eta akziozko pelikuletako zuzendariaz gain (Lara Croft, Con Air, The general’s daughter, The expendables), Dan Hennan ekoizpen zuzendariak (Thor: Ragnarok, Alice through the looking glass, The Hobbit) eta Felix Berges katalanak (Lo imposible, Un monstruo viene a verme eta Game of thrones lanetan aritu da) hartuko dute parte.

Sin límites (Seadogs, Elkano izena zuen hasieran proiektuak) filmak 1519ko abuztuaren 10ean Sevillatik bost itsasontzitan abiatu ziren 265 gizonen bidaia kontatzen du: Espainiako Koroak finantzatu zuen espedizioa, eta Sartaldeko Indiak eta Ekialde Urruna lotuko zituen ibilbidea irekitzea zen helburua, espezien merkataritzarekin aberaste aldera.

Espedizioaren burua, Fernando Magallanes, zeharkaldian hil zen, eta Juan Sebastian Elkano getariarrak hartu zuen haren tokia, inoizko lehen mundu bira burutu, eta beste hamazazpi gizonekin batera Espainiara atzera iristeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;