Zinema
Urtarrilaren 5ean estreinua
'No controles' Borja Cobeagaren pelikula aurkeztu dute
Erredakzioa
Unax Ugalde, Alexandra Jiménez, Julián López, Secun de la Rosa eta Alfredo Silva aktoreek parte hartu dute umorezko lan honetan.
Borja Cobeaga donostiarrak (Pagafantas, 2009) pelikula berriarekin hasiko du urte berria. Unax Ugalde, Alexandra Jiménez, Julián López, Secun de la Rosa eta Alfredo Silva aktoreek parte hartu dute umorezko lan honetan.
2010eko Gabon zaharretan izandako elurtearen ondorioz, bidaiari talde batek hegaldia galdu eta errepideko hotel batean hasi beharko du urte berria. Sergio (Unax Ugalde) pelikulako protagonista nagusia Bea (Alexandra Jiménez) neska lagun ohia berreskuratzen saiatuko da, bere lagun talde berriaren laguntzarekin edo haiek sortutako eragozpenak saihesten.
Borja Cobeagaren bigarren film luzea da No controles. Aurretik, Pagafantas (2009) egin zuen. Gorka Otxoa protagonista nagusi duen lan horrek kritikarien eta ikusleen oniritzia jaso zuen eta diru askotxo bildu zuen zinema aretoetako txarteldegietan. 2009an, zuzendari hasiberri onenaren Goya saria irabazteko lehian izan zen. 2007an, Oscar sarien finalean izan zen Eramos pocos film laburrarekin.