Itxi

Zinema

Ostiral honetan

'Jainkoez eta gizakiez' lana estreinatuko du Zinema Euskaraz programak

Erredakzioa

Canneseko azken zinemaldian Epaimahairen Sari Handia lortu zuen, eta Oscar sarietan Frantzia ordezkatzeko hautatu dute. Gaztelaniaz eta euskaraz ikusi ahal izango dugu pelikula, ostiraletik aurrera.

Jainkoez eta gizakiez (Des hommes et des dieux) pelikularen estreinaldiarekin ekingo dio 2011ri Zinema Euskaraz programak. Canneseko azken zinemaldian Epaimahairen Sari Handia lortu zuen Xabier Beauvois zinemagileak zuzendu duen lanak, eta aurtengo Oscar sarietan Frantzia ordezkatzeko hautatu dute.

Ostiralean estreinatuko da filma geurean. Zinema Euskaraz programari esker euskaraz ikusi ahal izango dugu lana, Euskadiko hiru hiriburuetako hainbat zinema-aretotan. Zehazki Gasteizko Guridi zinemetan, Donostiako Antiguo Berri zinemetan eta Bilboko Golem Alhóndiga zinemetan izango da, hilaren 21a arte.

Islamiar talde fundamentalista batek atzerriko langile batzuk hil ditu, eta izua eskualde osoan zabaldu da. Armadak babesa eskaini dio monje talde bati, orduan, baina haiek uko egin diote. Zer egin beharko lukete? Joan? Geratu? Mehatxua gero eta handiagoa izan arren, gero eta garbiago dute ez dutela aukerarik, geratu egin behar dutela, gertatzen dena gertatzen dela.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak herritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera erraztu, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukera bultzatu, eta euskara kultura eta gizarte erabilpenerako hizkuntzatzat sustatzeko asmoz jarri du martxan Zinema Euskaraz programa

Ekimen honen eskutik, Kulturklik eta EITB webguneek 30 film euskaraz eta on line ikusteko aukera eskaintzen dute, baina deskargatzeko aukerarik gabe. Betizu eta urrezko zintzarria, Karramarro uhartea, Haragijaleen krisia, Cristobal Molon eta Munduaren bira doan dira, besteak beste, ekimen honetarako aukeratu diren animaziozko 20 filmetako batzuk. Fikziozko gainerako 10 filmen artean, Aupa Etxebeste, Kronokrimenak, Ander eta Go!Azen aurki ditzakegu

Gainera, euskarazko bi DVD berri ere jarriko dira laster salgai:&' || 'nbsp;El Equipo A eta Marmaduke. Horton eta Ice Age 3, aurretik merkaturatu diren pelikulak, bezala, Elkar dendetan eta saltoki handietan egongo dira salgai, 12,95 eurotan.