Itxi

Zinema

Heriotza

Burt Reynolds aktorea hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

82 urte zituela zendu da, Floridako ospitale batean. 'Boogie Nights' filmean egindako lanagatik Oscar saria jasotzeko izendatu zuten.

  • Burt Reynolds. Artxiboko argazkia: EiTB

    Burt Reynolds. Artxiboko argazkia: EiTB

Burt Reynolds aktore, zuzendari eta ekoizle estatubatuarra hil da ostegun honetan, Floridan, 82 urte zituela, hango komunikabideek jakinarazi dutenez.

Besteak beste, 'Deliverance' (1972), 'Smokey and the Bandit' (1977) eta 'Boogie Nights' (1997) filmetako protagonista izan zen. Azken horretan egindako lanagatik Oscar saria jasotzeko izendatu zuten, eta Urrezko Globoa eman zioten.

Horren ordezkariak, Erik Kritzerrek, The Hollywood Reporter aldizkariari azaldu dionez, Floridako ospitale batean zendu da Reynolds, ustez bihotzekoak jota.

Akziozko nahiz komediazko pelikulak egin zituen. Reynoldsen aro arrakastatsuena 70eko hamarkada eta 80ko hasiera izan ziren.

Hala ere, gaur arte jarraitu du lanean, eta horren erakusgarri da Quentin Tarantinoren hurrengo filmean ('Once Upon a Time in Hollywood') parte hartu behar zuten aktoreen artean zegoela Reynolds, Leonardo DiCaprio, Brad Pitt, Al Pacino eta Margot Robbie izarrekin batera.