Zinema
Urtarrilaren 30era arte
Gay-lesbo-trans zinemarik onena, Zinegoak 2011 zinemaldian ikusgai
Erredakzioa
Arriaga Antzokian larunbat gauean izandako ekitaldiak hasiera eman dio Bilboko jaialdiaren 8. edizioari. Aurten, El Deseoko ekoizleei eskaini diete Ohorezko Zinegoak Saria.
Abian da Bilboko Zinegoak Jaialdiaren 8. edizioa. Arriaga Antzokiak irekiera ekitaldia hartu du larunbat gauean eta bertan, aurtengo Ohorezko Zinegoak Saria eman diete Esther Garcia eta Pedro Almodovar ekoizleei.&' || 'nbsp;
Datorren urtarrilaren 30era bitartean, 25 herrialdetako 76 zinta proiektatuko ditu guztira (film luzeak, film laburrak, dokumentalak eta obra eszenikoak). Iazko datuekin konparatuta, % 20 igo da proiekzio kopurua. Guztira, nazioarte mailako bost estreinaldi eta Estatu mailako 29 estreinaldi hartuko ditu Zinegoak 2011k.
Film luzeei dagokionez, Bruce LaBrucen L.A. Zombie zinta nabarmendu dezakegu. Lan horrek hautsak harrotu ditu orain arte; zenbait herrialdetan debekatu egin dute eta beste zenbaitetan, berriz, goraipatu. Honekin batera, Gigola izango dugu ikusgai. Laure Charpentierrek zuzenduta, Sevillako Europar Zinemaldian lan berri onenaren saria eskuratu zuen. Dokumentalei dagokienez, Paraguaitik Cuchillo de palo - 108 Renate Costaren lana dago. Jaialdi batzuetan sariak lortu ditu Stroessnerren diktaduraren garaiko homosexualen kontrako errepresio bortitza mintzagai duen lanak.
Bilboko hainbat txokok hartuko dituzte emanaldiak, tartean,&' || 'nbsp;AlhondigaBilbaok, Bilborock aretoak, FNAC dendak, Arriaga Antzokiak eta EITBren Bilboko egoitzak.