Itxi

Zinema

'Bidaiariak, zinera!'

Sarrera merkeagoak zinema areto batzuetan, euskal filmen estreinaldiak ikusteko

Agentziak | Erredakzioa

Zazpi euskal film ikusteko sarrerak bi euro merkeagoak izango dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 62 zinema aretotan, estreinaldiaren astean.

  • 'Oreina' izango da sustapen honetako lehen filma

    'Oreina' izango da sustapen honetako lehen filma

EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak, Zineuskadik eta Eusko Jaurlaritzak bi euroko beherapena egingo dute zazpi euskal film ikusteko sarreretan, aurtengo azken hiruhilekoan eta 2019ko lehen erdialdean.

Areto bat baino gehiago dituzten zinemek estreinaldiko astera mugatuko dute prezio-murrizketa, eta herriko zinema aretoek lehen bi asteetan egingo dute beherapena.

Urriaren 5ean abiatuko dute sustapena, “Oreina” filmarekin, eta hurrengo hiletan estreinatuko diren beste sei euskal filmetara zabalduko dute: “Un día más con vida”, “El árbol y la sangre”, “Dantza”, “Soinujolearen semea”, “Vitoria, 3 de marzo” eta “Elcano, lehen mundu bira”.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 62 zinema areto batzen dituzten EZAEko 17 zinema eta zortzi enpresa gehitu dira 'Bidaiariak zinera!’ kanpainara aurten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura