Itxi

Zinema

Sariak

'Another day of life' Europako Zinema Sarietarako izendatuta

eitb.eus

Raul de la Fuenteren filma, EiTBren parte hartzea duena, ostiralean, urriak 26, estreinatuko dute Hegoaldeko aretoetan.

  • 'Un día más con vida'

    'Un día más con vida'

‘Another day of life’ Raul de la Fuente nafarrak eta Damian Nenow poloniarrak zuzendutako filma izendatu du Europako Zinemaren Akademiak abenduaren 15ean Sevillan banatuko dituen Europako Zinema Sarietarako.

EiTBren parte hartzea duen filmak Ryszard Kapuscinskiren kontakizun bat du oinarri, Angolako gerraz dihardu eta publikoaren saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian.

‘Another day of life’ ostiralean, urriak 26, iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, eta animaziozko filmaren sailean aukeratu dute sarirako hautagai, ‘Early man’, ‘The breadwinner’ eta ‘Croc-blanc’ filmekin batera.