Itxi

Zinema

Goya sariak

Villaronga: 'Argi ikusi da Katalunian zine interesgarria egiten dela'

Erredakzioa

Nora Navas Emakumezko Aktore Onenari Saria eraman duenak azaldu duenez, 'Pa Negre' filmak jasotako sariek "edozein pelikulak edozein hizkuntzatan" irabazi dezakela frogatu du.

Goya Sarietako 25. edizioko irabazle izan da Pa Negre eta Agustí Villaronga zuzendariak adierazi du "argi ikusi da Katalunian zine interesgarria egiten dela". Gainera, Katalunian egiten den zinema "Akademiarentzat interesgarria" izan daiteke, bere ustez.

"Ez dago gakorik ezta aurretik pentsatutako ezer. Donostiako Zinemaldian konturatu ginen kritikaren eta publikoaren gustukoa zela eta hortik aurrera albiste onak izan dira", adierazi du kazetarien aurrean, galaren amaieran.

Horrela, esan duenez, "lehen baino zinema gehiago dago orain Katalunian", eta bere pelikulak "irabazi" duela aitortu du, "sariak sari direlako", baina "inork ez dio inori irabazi", gaueko faboritoei, Alex de la Iglesiari eta Iciar Bollaini, erreferentzia eginez.

Bere aldetik, Nora Navas Emakumezko Aktore Onenari Saria eraman duenak azaldu duenez, ''Pa Negre'' filmak jasotako sariek "edozein pelikulak edozein hizkuntzatan" irabazi dezakela frogatu du.

"Pelikula hau katalanez da, historia gertatu zeneko idiosinkrasia delako", esan du. Bere papera "ondo idatzita eta zuzendua" izan dela adierazi du eta ama izan berri zenetik, "goitik behera zabaldu" eta "egi osoa" ateratzea errazago izan omen zuen.