Zinema
Urtemuga
'Bizkaia, bonben menpe: 75 urte, zain'
Erredakzioa
Aire-erasoak jasan zituzten herrietako gazteek dokumental bat egingo dute memoria historikoa ez galtzeko.
Egoitz Rodriguezek zuzenduko duen dokumentala 2012an estreinatuko dute, Gernikak jasandako bonbardaketen 75. urtemugan. Gainera, aire-erasoak jasan zituzten herrietako gazteek parte hartuko dute memoria historikoa bizirik mantentzea bilatzen duen lan honetan.
Proiektu honi esker Gernika, Durango, Otxandio eta beste hogeita hamar herritan izandako bonbardaketak gogoratu nahi dituzte.
Parte-hartzaileek bideo kamera bat jasoko dute erasoen inguruko informazioa bildu eta lehen pertsonan kontatu dezaten. Honela, memoria historikoa hainbat belaunaldiren artean berreskuratu, iraunarazi eta transmitituko dute dokumentalean.
Lan honen aurrerapen bat azaroan erakutsiko dute, Zinebi jaialdian. Gero, 2012ko apirilaren 26an, Gernikako erasoen 75. urtemugan, egingo dute estreinaldi ofiziala.