Itxi

Zinema

Urrezko Globoak

'Green Book', 'Bohemian Rhapsody' eta 'Roma' garaile Urrezko Globoetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hiru film horiek izan dira saritu nagusiak Urrezko Globoetan, hurrenez hurren, hiru eta bina golardorekin. Lady Gagaren 'A Star Is Born' filmak bost izendapen bazituen ere, bakarra irabazi du.

1:30

Green Book pelikula izan da irabazle nagusia, hiru sarirekin, goizaldean banatu diren Urrezko Globoetan. Halaber, Bohemian Rhapsody eta Roma filmek bina garaikur lortu dituzte. Txanponaren bestea aldea, berriz, A Star Is Born filmari egokitu zaio. Bost izendapenekin, faborito nagusietako bat zen, baina bakarra irabazi du.

Gaueko protagonista nagusietako bat izan den Green Book filmak sari hauek eskuratu ditu: komedia edo musikal onenaren saria, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria (Mahershala Ali) eta gidoi onenarena (Nick Vallelonga, Brian Currie eta Peter Farrelly).

 

 

Bohemian Rhapsody, Queen taldeari eta Freddy Mercuryri buruzko filmak drama alorreko pelikula onenaren saria irabazi du eta Rami Malek aktoreak, ostera, gizonezko aktore onenarena Freddy Mercury hezurmamitzen egindako lanagatik.

Roma pelikulak atzerriko film onenaren saria eta zuzendari onenarena (Alfonso Cuaron mexikarra) eskuratu ditu.

Emakumezko aktore onenaren sailean Glenn Close izan da guztien artean onena The Wife pelikulan egindako lanagatik.

Izendapen gehien zituen Vice lanak (sei izendapen guztira), ostera, komedia edo musikalen alorreko gizonezko aktore onenaren sailean gailendu da (Christian Bale).

Emakumeei dagokienez, Olivia Colman aktorea izan da garaile komedia edo musikalen alorreko aktoreen artean La favorita filmagatik.

Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sailean, berriz, Regina King izan da guztien artean onena (If Beale Street Could Talk).

Abesti onenaren saria Lady Gaga, Mark Ronson, Anthony Rossomando eta Andrew Wyattek idatzitako "Shallow" kantuarentzat izan da (A Star Is Born) eta animaziozko pelikula onenaren golardoa, berriz, Spider-Man: Into the Spider-Verse pelikularentzat.

Azkenik, soinu banda onenaren saria Justin Horowitzek lortu du (First Man).

Telebista alorreko irabazleen zerrenda

Drama onenaren saria: "The Americans".

Komedia edo musikal onenaren saria: "El método Kominsky".

Telesail mugatu edo telebistarako egindako film onenaren saria: "American Crime Story: "El asesinato de Gianni Versace".

Drama alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Richard Madden ("Bodyguard").

Drama alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Sandra Oh ("Killing Eve").

Komedia edo musikalen alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Rachel Brosnahan ("La maravillos Sra. Maisel").

Komedia edo musikalen alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Michael Douglas ("El método Kominsky").

Telesail mugatu edo telebistarako egindako pelikulako emakumezko aktore onenaren saria: Patricia Arquette ("Fuga en Dannemora").

Telesail mugatu edo telebistarako egindako pelikulako gizonezko aktore onenaren saria: Darren Criss ("American Crime Story: "El asesinato de Gianni Versace").

Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria: Ben Whishaw ("A Very English Scandal").

Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria: Patricia Clarkson ("Heridas abiertas").

Cecil B. DeMille saria: Jeff Bridges.

JEFF BRIDGES GLOBOS DE ORO 2019 GOLDEN GLOBE AWARDS EFE

Jeff Bridges. Argazkia: EFE