Itxi

Zinema

Egokitzapena

'Komunitatea' filmaren berrikusketa egingo dute Estatu Batuetan

Erredakzioa

Ken Kwapisek Alex de la Iglesiaren filmaren bertsio berri bat egingo du: Madrilen ordez Detroiten gertatuko da eta Carmen Mauraren ordezkoa aktore gazte bat izango da.

Ken Kwapisek, ''He''s just not that into you'' filmaren egileak, Alex de la Iglesiaren Komunitatea pelikularen bertsio berri bat egingo du. Horrela, Madriletik Detroitera egingo du eta Carmen Mauraren ordez aktore gazteago bat izango da:&' || 'nbsp;izen askoren artean, Emily Blunt eta Reessee Whitespoon ageri dira.

Jenette Kahn ekoizle eta proiektu gainbegiratzaileak Bilboko egilearen pelikula berriaren, La Chispa de la vida, grabazioan adierazi duenez, Muertos de risa pelikulak ere Estatu Batuetako bertsioa izan dezake.

Komunitatea filmaren gidoi berriaren lehen zirriborroa amaitu berri dute eta Carmen Maurak gorpuzten duen higiezinen agenteari (bere hirugarren Goya saria eskuratu zuen lan honengatik) urte batzuk kenduko dizkiote, "eraikinaren hormetatik eta teilatutik igotzeko indarra eduki dezan", adierazi du Kahnek.

De la Iglesia Jose Mota eta Salma Hayekekin batera ari da grabatzen La chispa de la vida eta Kahnek esan duenez, ekoizpenarekin arazoak dituzte:&' || 'nbsp;zaila omen da Detroiten Madrilen dauden teilatuen antzekoak aurkitzea, bertan gertatzen baita filmaren eszena garrantzitsuena.