Itxi

Zinema

Zinema

Euskal film berrienak, Bartzelonan

Erredakzioa

Martxoaren 9ra bitartean, Euskal Etxean, '80 egunean', 'Izarren argia', 'Amerikanuak' eta 'Mystical' eskaini dituzte, besteak beste.

Bartzelonako Euskal Etxeak ''Zinemaldia 11'' euskal zinemaren seigarren jaialdia egiten ari da martxoaren 9ra bitartean. Euskal Herrian egindako azken lan zinematografikoak ikusi ahal dira bertan. Emanaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, eta sarrera doakoa izango da.

Izarren argia (Mikel Rueda), Sagarren denbora (Txaber Larreategi eta Josu Martinez), Amerikanuak (Nacho Reig), Mystical (Angel Alonso), Ori (Miguel Angel Jiménez) eta 80 Egunean (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño) lan luzeek eta Kimuak 2010 film laburren katalogoak osatu dute eskaintza.

Jaialdia ixteko, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño 80 egunean filmeko zuzendariek bere lana aurkeztuko dute.