Itxi

Zinema

Pelikula

Soderberghek zinema utziko du hurrengo bi filmak amaitzen dituenean

Erredakzioa

Azken hiru urteotan eskaini dioten proiektu guztiei ezetz esan die zinema-zuzendariak.

Steven Soderbergh zuzendari estatubatuarrak zinema mundua utziko du hurrengo bi pelikulen filmatze prozesua amaitzen duenean. Matt Damon eta George Clooney izango ditu protagonista, hurrenez hurren. Oscar sari bat eskuratu zuen Soderberghek "Traffic"en egindako lanagatik.

Studio 360 webgunean azaldu du erretiroa hartzeko asmoa eta jakinarazi duenez, azken hiru urteotan eskaini dioten proiektu guztiei ezetz esan die zinema-zuzendariak.

"Momentua zen", azaldu du zuzendariak. "Erin Brockovich" (2000) edota "Ocean''s Eleven" dira Soderberghen pelikula esanguratsuenak.

Elkarrizketan honakoa esan du:&' || 'nbsp;"kanpoko lokalizazioak bilatzeko furgoneta batean sartzea derrigortzen banaute, tiro bat emango diot nire buruari. Hori pentsatu nuen. Agian furgonetatik jaisteko eta beste bati leku hau uzteko denbora heldu da".

"Erretiroa hartzeko ideia etorri zitzaidan, eszena hau eta plano hura dagoeneko grabatu dudala pentsatu nuenean", gaineratu du zinemagileak.

Bere azkenengo pelikulak Matt Damon eta Michael Douglas protagonista dituen "Liberace" eta George Clooneyren "Man from UNCLE" izango dira. "Joateko modu ezinhobea da", adierazi du zuzendari eta ekoizleak.