Itxi

2019/01/29

10:34

Zinema

Azken bi filmak

Baztango Trilogiaren azken bi pelikulak filmatzen bukatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Hamazortzi hileko lanaren ondoren, amaitutzat eman dituzte ‘Legado en los huesos’ eta ‘Ofrenda a la tormenta’ Dolores Redondoren eleberrietan oinarritutako pelikulak filmatzeko lanak.

  • Marta Etura

    Marta Etura da Amaia Salazar pelikula hauetan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Baztango Trilogia osatzen duten azken bi pelikulak (‘Legado en los huesos’ eta ‘Ofrenda a la tormenta’) filmatzeko lanak urtarrilaren 25ean bukatu zituzten, Bartzelonan eta Baztanen, eleberrien kokagunean, 18 hilabetez lan egin eta gero.

Dolores Redondo donostiar idazlearen lan arrakastatsuaren egokitzapenaren azken bi istorioak kolpe bakarrean filmatu dituzte.

Fernando Gonzalez Molina (Palmeras en la nieve) da zuzendaria, eta horren esanetara egon dira Marta Etura, Elvira Mínguez, Carlos Librado "Nene", Francesc Orella, Itziar Aizpuru, Benn Northover, Patricia López, Miquel Fernández, Pedro Casablanc, Paco Tous, Manolo Solo, Colin McFarlane eta Susi Sánchez

Oraingoan, antzezle zerrendari gehitu zaizkio Leonardo Sbaraglia Markina epailearena egiteko, eta Imanol Arias aita Sarasolarena egiteko.

‘El guardian invisible’, trilogiako lehen filma, 600.000 lagunek ikusi zuten. ‘Legado en los huesos’, bigarren atala, aurtengo abenduaren 5ean iritsiko da zinema aretoetara, eta ‘Ofrenda a la tormenta’, Amaia Salazarren istorioaren hirugarren eta azken atala, 2020ko apirilaren 3an estreinatuko dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;