Itxi

Zinema

Sariak

‘Another day of life’ eta Alberto Iglesias, Espainiako zinema idazleek sarituta

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Zinema Idazleen Zirkuluak urteroko dominak banatu ditu bart Madrilen, ‘El reino’ beste guztiei gailendu zitzaien gauean.

  • 'Another day of life'

    'Another day of life' Raul de la Fuente nafarraren filma izendatu dute animaziozko film onena.

‘El reino’ Rodrigo Sorogoyenen filma izan da CEC Espainiako Zinema Idazleen Zirkuluaren sarien 74. edizioaren irabazle nagusia bart Madrilen. Sei sari irabazi ditu, besteak beste film onenarena, zuzendari onenarena eta gizonezko aktore onenarena (Antonio de la Torre).

Halaber, Alberto Iglesias donostiarrak musika onenarena domina irabazi du ‘Quién te cantará’ Carlos Vermuten pelikulan egindako lanagatik, eta ‘Another day of life’ Raul de la Fuente nafarrak zuzendutako filmak beste sari bat bildu du bere zerrenda luzerako: animaziozko film onenaren domina.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura