Itxi

Zinema

Berlinale

Bi euskal film, Berlinaleko sail ofizialetan

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, berrogeita hamar euskal film aurkeztuko dituzte Alemaniako jaialdiaren azokan, otsailaren 7tik 15era.

  • 'La leyenda dorada'

    'La leyenda dorada' Ion de Sosa donostiarrak eta Chema Garciak zuzendutako filma ikusi ahalko da

Euskal zinemagintza "inoiz baino presenteago" izango da Berlinale zinemaldiko 69. edizioan, ostegun honetatik otsailaren 17ra bitartean, eta horrela, sail ofizialetarako bi film eta Market Screenings izeneko sailerako beste bost hautatu dituzte, Zineuskadi elkarte publikoak jakinarazi duenez.

Euskal enpresak Basque Audiovisual izenaren pean bertaratuko dira Berlinera, Cinema from Spain izeneko eremura, eta 50 proiektu zinematografiko dituen katalogoa banatuko dute.

Halaber, "La Leyenda Dorada" Ion de Sosak eta Chema García Ibarrak zuzendutako film laburra Berlinale Shorts sailean erakutsiko dute, eta "Y en cada lenteja un dios" Miguel Angel Jimenezek zuzendutako dokumentala Culinary Cinema Donostiako Zinemaldiarekin batera egiten duten sailean izango da.