Itxi

Zinema

Atxiloketaren ostean

Sirgori babesa eskaini dio Espainiako Zinema Akademiak

Erredakzioa

Poliziari atzo esan zionez, "ustez ekoiztetxearen kolaboratzaile batek hainbat gauza lapurtu zizkion", tartean, erabiltzaile pasahitza.

Manuel Sirgo zuzendari eta ekoizleari babesa eskaini dio gaur Espainiako Zinema Akademiak. Jabego intelektualaren aurkako delituaz gain, dokumentuen zainketan leialtasun eza eta sekretuak ezagutarazi izana egotzi diote eta aske utzi dute epaiketara deitu arte.

2002 urtean "Pollo" filmagatik animaziozko film labur onenari saria Goya saria eskuratu zuen eta Akademiak agiria helarazi die gaur komunikabideei:&' || 'nbsp;"eragindako kalte moral eta profesionalak" salatu dute eta "errugabetasun-presuntzioa babesten" dutela jakinarazi du.

Poliziak atxilotu zuen atzo Sirgo eta aske utzi zuten Delitu Teknologikoen VIII&' || 'nbsp;Taldearen galdeketaren ostean. EGEDA&' || 'nbsp;ikusentzunezko ekoizleen eskubideen kudeaketarako erakundeak totaldirecto2.blogspot.com blogaren aurka aurkeztutako salaketaren ostean.

Carlos Iglesiasen "Ispansi" filmaren kopia ilegal bat azaldu zen blog horretan iragan martxoaren 5ean, zinema-aretoetan estreinatu ostean. Sirgo eta 12 Pingüinos ekoiztetxe beste bi kide atxilotzera eraman zuten ikerketek Veomac izeneko streaming programari esker lortu baitzen filma, eta horra sartzeko gakoak behar dira. Poliziari esan zionez, "ustez ekoiztetxearen kolaboratzaile batek hainbat gauza lapurtu zizkion", tartean, erabiltzaile pasahitza.