Publizitatea
Itxi

2019/03/05

13:01

Zinema

Animazioa

'Elkano, lehen mundu bira' uztailaren 12an iritsiko da zinema aretoetara

eitb.eus

EiTBren parte-hartzea duen animaziozko filma, gainera, Malagako Zinemaldian proiektatuko dute lehen aldiz jendaurrean, martxoaren 23an, “Estreno Especial” sailean.

  • Angel Alonso

    Angel Alonsok zuzendu du 'Elkano, lehen mundu bira'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

“Elkano, Lehen Mundu Bira” Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoitzitako animaziozko filma martxoaren 23an proiektatuko dute Malagako 22. Zinemaldian, gaztelaniaz bikoiztutako bertsioan, eta uztailaren 12an Hegoaldeko zinema aretoetara irtsiko da, euskarazko jatorrizko bertsioan. Iparraldean estreinatzeko data ixteke dago oraindik, eta horretan lanean ari da banatzailea.  

“Elkano, Lehen Mundu Bira” familiei zuzendutako animazio film luzea da, eta horren oinarria 1519an Sevillan hasi eta hiru urtegarrenera toki berean amaitu zen bidaia zirkularra da. 240 gizon Sevillatik irten ziren bost itsasontzitan, eta bakarrak lortu zuen itzultzea, Juan Sebastian Elkano euskal herritarrak. Angel Alonsok (Pasaia, 1967) abiapuntu hori hartu du 90 minutuko filma egiteko.

“Elkano, Lehen Mundu Bira”ren gidoia Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak sinatu dute, Joseba Beristain da soinu bandaren egilea, Fernando Velazquezek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia zuzendu du grabaziorako eta Enrike Solinis antzinako musikan eta gitarran adituak ere hartu du parte musikan.

Halaber, La Oreja de Van Gogh taldeak “Haizeaz fidatu” kantua konposatu du ETBren parte hartzea duen filmerako.

Filma jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazkoan ikusi ahalko da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Zinema
  • Kultura
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;