Zinema
Hileta
Jackson hilobiratu zuten hilerri berean lurperatuko dute Taylor
Erredakzioa
Senideen hileta pribatu bat egin dute, baina aktorearen jarraitzaileek agurtzeko aukera izan dezaten, elizkizun publiko bat izango da.
Michael Jackson lurperatu zuten hilerri berean hilobiratuko dute Elizabeth Taylor, Los Angeleseko Forest Lawnen, Glendalen. Bere senideek hileta bat ospatu dute bertan dagoeneko.
Hollywoodeko ikonoa izan zen, britainiar inperioaren dama eta HIESaren aurkako borrokaren estandartea, asteazkenean hil zen Liz Taylor 79 urte zituela, Los Angeleseko Cedars-Sinai ospitalean, bihotzeko-ezintasun batengatik.&' || 'nbsp;
Hiletaren prestaketak sekretupean mantendu nahi zituen familiak, baina TMZ&' || 'nbsp;webguneak jakinarazi duenez, aktorearen senideek zeremonia bat egin zuten Taylorri azken agurra emateko, Forest Lawneko mausoleoan, Jackson lurperatu zuten lekuan bertan.
Ateak itxita egin zuten ekitaldia, baina milaka hedabide zein jarraitzaile atean zeuden zer gertatzen zen jakiteko, baina senideak hainbat limusinetan sartu ziren.
CNNren arabera, aktorearen jarraitzaileek agurtzeko aukera izan dezaten, elizkizun publiko bat izango da. Loreak erosi beharrean, Elizabeth Taylorrek 1991an HIESaren aurkako fundazioarentzat dirua emateko eskatu dute. Baina oraindik ez dute jakinarazi ekitaldi horren gorabeherako nolakoak izango diren.