Zinema
Apirilaren 2ra arte
Abian da Malagako Zinemaldia, bi euskal ordezkaritzekin
Erredakzioa
Ibarretxe anaien 'Un mundo casi perfecto' eta Alberto J. Gorritiberearen 'Arriya' Zinemaldiaren ZonZine sailean eta Sail Ofizialean, hurrenez hurren, izango dira lehian.
Un mundo casi perfecto Ibarretxe anaien pelikula berrian Javier Merino, Antonio Dechent eta Alex Angulo dira protagonista nagusiak. Bilboko Armonika ekoiztetxeak EITBren laguntza izan du lan hau egiterako orduan. Bilbon grabatu duten lan honetan maitasun, mendeku, adiskidetasun eta askatasunari buruzko istorioa du ikusgai.
Arriya Alberto J. Gorritiberea zumaiarraren filmean Iban Garate, Sara Casasnovas, Begoña Maestre, Ramon Agirre, Iñaki Irastorza eta Kandiko Uranga aktoreek parte hartu dute, besteak beste. Alokatu ekoiztetxeak bultzatutako lana euskaraz grabatu zuten, nahiz eta gaztelaniazko zatiak ere badituen.