Itxi

Zinema

Animazio zinemaldia

'Piercing I', Animabasauri-Animabasqueko irabazlea

Erredakzioa

Liu Jianek zuzendutako film txinatarraz gain, epaimahaiak sari berezia eman dio 'Technotise-Edit and I' serbiarrari.

Chelo Loureiro, José Luis Farias, Juanjo Elordi, Jesús Mª Mateos, Lucía Olaciregui eta Miguel Gómez-Tejedorrek osatutako epaimahaiaren deliberazioa eta gero, Piercing I pelikula txinatarra izan da Animabasauri-Animabasqueren zazpigarren edizioaren garailea.

Liu Jian-ek zuzenduta, Piercing I Txina modernoaren ikuspuntu ez ohikoa erakusten du zinema beltzaren estilori hurbilduz.

Epaimahaiak sari berezia eman dio Aleksa Gajic eta Stevan Djordjevic zuzendarien Technotise-Edit and I filmari, giro futuristako luzemetrai serbiarra.

Zinemaldiaren amaiera ekitaldian, sail ofizialen sarietaz gain kartelaren egileari, Mon Fernández-Dansi eta Pablo Llorensi bere ibilbide profesionalagatik saritu zituzten. Piercing I filmaren zuzendaria, Liu Jan, bertan egon zen ere bidalitako bideoari esker non saria eskertu eta oso pozik zegoela esan zuen.