Itxi

Zinema

Estreina

Ostiralean iritsiko da zinemetara 'La pequeña Suiza' Kepa Sojoren film luzea

N.V. | eitb.eus

Suitzara batu nahi duen euskal herri baten istorioa kontatzen du zinemagileak pelikulan, besteak beste, Jon Plazaola, Maggie Civantos, Ingrid García-Jonsson eta Ramon Barea aktoreak inguruan dituela.

  • Kepa Sojo

    Kepa Sojo, "La pequeña Suiza" filmeko zuzendaria. Argazkia: Andrés Paduano.

Apirilaren 26an, ostiralarekin, iritsiko da Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema-aretoetara La pequeña Suiza, Kepa Sojo euskal zinemagilearen (Laudio, 1968) bigarren film luzea.

Gidoia Kepa Sojok (El síndrome Svensson, Loco con ballesta Goya sarietarako izendatuta egon zen film laburra…) eta Sonia Palaciosek idatzi dute, eta izen ezagun asko ageri dira aktore taldean: Jon Plazaola, Maggie Civantos, Karra Elejalde, Ingrid García-Jonsson, Secun de la Rosa, Ramón Barea, Lander Otaola, Mikel Losada, Kandido Uranga, Maribel Salas, Antonio Resines…

Argazkia: Andres Paduano

Filmean, Telleria alegiazko herriaren istorioa kontatzen da. Euskal Herriaren erdialdean egonagatik, Gaztelak kudeatzen du herria, baina herritarrek euskal herritarrak izan nahi dute. Gobernuaren ezetzaren aurrean, halako batean bi historialarik egindako aurkikuntza arkeologiko batek bide berri bat zabalduko die telleriatarrei: Suitzara batzea.

Testuinguru horretan, hamaika endredo biziko dituzte herritarrek, bereziki lau protagonistek, “komedia kostunbrista” honetan.

Trebiñuren egoera gogora ekartzen duen filma egiteko, egileek hainbat film izan dituzte kontuan, hala nola Bienvenido Mister Marshall, The Englishman Who Went up a Hill but Came Down a Mountain eta Ocho apellidos vascos.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura