Itxi

Zinema

Heriotza

Peter Mayhew aktorea hil da, ‘Star Wars’eko Chewbacca

Mayhew, 74 urtekoa, sagako hainbat pelikulatan gorpuztu zuen Chewbacca.

  • Peter Mayhew

    74 urte zituela zendu da Mayhew. Argazkia: Efe.

Peter Mayhew, Star Wars sagaren hainbat pelikulatan Chewbaccarena egin zuen aktorea, zendu da ostegunean, Texasen, 74 urte zituela.

“Peter Mayhewren familiak, maitasun eta tristezia sakonez, jakinarazi behar du Peter hil egin dela. 2019ko apirilaren 30eko gauean utzi gaitu, Texasko bere etxean, familia inguruan zuela”, oharrak dioenez.

Aktorea 1944an jaio zen, Londresen, eta altuera zuen ezaugarri fisiko nabarmenenetakoa, 2,20 metrokoa baitzen. 1977an debutatu zuen zineman, Sinbad and the Eye of the Tiger filmean. Azken papera Killer Ink filmean egin zuen, 2016an.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura