Itxi

Zinema

Zinemaren Jaia

Sarrerak 2,9 euroan Hegoaldeko zinema aretoetan, ekainaren 3tik 5era

eitb.eus

Zinemaren Jaia Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinemetara itzuliko da egun horietan. Iparraldean, ekainaren 30etik uztailaren 3ra merkatuko dituzte sarrerak, 4 eurora.

  • 'L'homme fidèle'

    'L'homme fidèle' Zinemaldian saritutako filma ikusi ahalko da data horietan, besteak beste

Zinemaren Jaia ekainaren 3, 4 eta 5ean itzuliko da Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetara, hamargarren urteurrenean, sarrerak 2,9 euroko prezioan jarrita, antolatzaileek iragarri dutenez.

Ekimenaren helburua da “publikoa zinema aretoetara joatea gizarte eta kultura ohitura gisa, eta industriaren esker ona erakustea urtero pelikulak pantaila handian ikusten dituen publikoari”.

Ohi bezala, ikus-entzuleek akreditazioa jaitsi beharko dute ekimenaren webgune ofizialetik, 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoek izan ezik. Horiek ez dute akreditaziorik erakutsi beharko.

Sarreren aurresalmenta igandean, ekainak 2, abiatuko dute Internet bidez, zinema aretoen orrietan eta sarrerak saltzen dituztenetan. Biharamunean, ekainaren 3an, aretoen leihatiletan ere erosi ahalko dira sarrerok.

La Fête du Cinema, ekainaren 30etik aurrera

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan bizi direnek ekainaren 30era arte itxaron beharko dute zinema aretoetan deskontuez gozatzeko. Ekainaren 30etik uztailaren 3ra, 4 euroan erosi ahalko dira sarrerak kanpainarekin bat egingo duten aretoetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura