Itxi

Zinema

Aukeraketa

'Las Acacias' euskal koprodukzioa, Canneseko Zinemaldira

Erredakzioa

Armonika ekoiztetxeak parte hartu du Pablo Giorgelli argentinarrak zuzendutako filmean. Lan hau Semaine de la Critique 50 urte bete dituen sailean lehiatuko da.

Las Acacias, besteak beste Armonika Bilboko ekoiztetxeak ekoitzi duen filma, Canneseko La Croisette sailean parte hartzeko aukeratu dute, hiri horretako Semaine de la Critique-ren baitan. 2010ean, Hego Amerikako Alba Cultural saria irabazi zuen Habanako Zinemaldian.

Proyecto Experience, Aire Cine eta Utopía Cine ekoiztetxe argentinarrekin elkarlanean aritu da pelikula honetan Armonika.

Jean-Christophe Berjon ''Semaine de la Critique'' ataleko delegatuaren hitzetan, ‘Las Acacias lan leun eta finean begirada batzuk nahikoak dira emozioen edertasunak eta zirrara sakonak ezagutzeko''.