Itxi

Zinema

Biarritz

Biarritz en Été jaialdia, bertan behera

eitb.eus

Antolatzaileek hala erabakita, ez dute egingo aurtengo kartelean, besteak beste, Nekfeu, Charlotte Gainsbourg, Romeo Elvis eta Hot Chip zituen festibala.

  • Charlotte Gainsbourg

    Charlotte Gainsbourg zen jaialdian jo behar zuen artistetako bat

Biarritz en Été jaialdiak ez du bigarren ediziorik izango. Ez, bederen, aurtengo uztailaren 19, 20 eta 21ean, antolatzaileek ezin baitute “izen hau merezi duen jaialdia” egin orain arteko “salmenta-maila baxua dela eta”.

Lapurdiko udalerriko Ozeanoaren Hirian egin behar zuten jaialdia, beraz, bertan behera utzi dute antolatzaileek.

Ohar batean azaldu dutenez, “ireki baino bi hilabete lehenago, salmenten mailak, jaialdien sektoreko testuinguru zail orokorrarekin lotuta, ez digu uzten izen hau merezi duen jaialdia egiten”.

Bigarren ediziorako iragarrita zeuden artistek, beraz, ez dute joko uda honetan Biarritzen: Nekfeu, 2manyDJs, Kap Bambino, Alpha Wann, Romeo Elvis, Flavien Berger, Kompromat, Charlotte Gainsbourg, Hot Chip, Sebastian eta Dream Wife.

Sarrera erosi dutenek salerosketa egiteko erabili duten plataformaren bidez jasoko dute bueltan ordaindutako prezioa.