Itxi

Zinema

Heriotza

Maria Isbert aktorea hil da

Erredakzioa

250 filmetan parte hartu zuen; gehienetan, protagonista barik, bigarren aktore gisa.

Maria Isbert aktorea hil da, astearte honetan, 94 urte zituela. Egun osoan zehar senideak, lagunak eta hainbat herritar hurbildu dira Albaceteko Teatro Circo antzokian jarri duten haren omenezko hil-kaperara.

Bigarren aktore gisa egindako lanengatik zen ezagun Maria Isbert. 250 filmetan parte hartu zuen bere ibilbidean, batik bat umorezko lanetan.

Pepe Isbert zinemagilearen alaba zen eta zortzi hamarkada egin zituen zinema lanetan. Aitaren eskutik hasi zen, ''La vida empieza a medianoche'' filmean. Gero, Viridiana, La Lola se va a los puertos, Botón de ancla, Currito de la cruz, Sor intrépida, Recluta con niño, Los ladrones somos gente honrada eta El cochecito lanetan parte hartu zuen, besteak beste.

Bere filmografiaren erakusle txiki bat besterik ez dira lan horiek. Amanece que no es poco, La gran aventura de Mortadelo y Filemón eta Semen, una historia de amor lanetan ere parte hartu zuen, eta 2005ean egin zuen bere azkenengo lana Envejece conmigo filmean.