Zinema
Iruñean
Montxo Armendarizek 'No tengas miedo' estreinatu du
Erradakzioa
Haurtzaroan jasandako abusuen arrastoei aurre egiten dien neska baten istorioa kontatzen du.
Montxo Armendariz zinema-aretoetara itzuli da ostiralean No tengas miedo lan berriarekin. Iruñean grabatu zituzten eszena nagusiak.
Michelle Jenner aktoreak gorpuztu du pertsonaia nagusia: Silvia. Haurtzaroan abusuak jasan ostean, horrek utzitako arrastoei aurre egingo die 25 urterekin. Belen Rueda eta Lluis Homar aktoreak dira Silviaren gurasoak film honetan. Horiekin batera, Rubén Ochandiano, Javier Pereira eta Elvira Mínguez aktoreak ere aritu dira. Iranzu Erro, Ainhoa Quintana, Irene Cervantes eta Maider Salas hasiberriek osatu dute bertan parte hartu duten aktoreen zerrenda.