Itxi

Zinema

Ekainak 28

'Campeones' filma aire librean doan ikusteko parada, ostiralean Bilbon

eitb.eus

Espainiako Zinema Akademiak filmaren proiekzioa eskainiko du, Arriagako plazan, Jesus Vidalek, film horretan egindako lanagatik aktore berri onenaren Goya sariaren irabazleak, aurkeztuta.

  • "Campeones"

    Gaueko hamarretan hasiko da "Campeones" filmaren emanaldia

Bilbotarrek eta bisitariek Campeones filmaren proiekzioa gozatu ahalko dute ostiralean, ekainak 28, 22:00etatik aurrera kalean, Arriaga plazan. Pelikulak hiru Goya sari irabazi zituen sarion azken edizioan, besteak beste film onenarena.

Doako emanaldia Zinema Arte eta Zientzien Espainiako Akademiak antolatu du, eta Jesus Vidal filmaren protagonistak aurkeztuko du, zeinak aktore berri onenaren saria irabazi baitzuen espainiar zinemaren sarietan.

Campeones-en abiapuntua Marcoren (Javier Gutierrez) istorioa da: bizitzaren gorabeherek urritasunak dituzten neska-mutilen saskibaloi talde baten entrenatzaile postuan jarriko dute gizon ezkor samar hau.