Itxi

Zinema

Irailak 30 – urriak 6

Zinemaldia Bilbora iritsiko da, zazpi film estreinagaberen eskutik

eitb.eus

Bukatu berri den Donostiako Zinemaldian ikusgai egon diren zazpi film (“La trinchera infinita” saritua, besteak beste) Azkuna Zentroan ikusi ahal izango dira aste honetan.

1:48
Jon Garaño eta Aitor Arregi

Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan erakutsitako zazpi film Bilbon proiektatuko dituzte, Azkuna Zentroko zinema aretoetan, irailaren 30etik urriaren 6ra.  

Irailaren 30ean abiatuko dute zikloa, astelehenarekin, hain zuzen ere, "La trinchera infinita" Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi Zuzendaritza Onenaren Zilarrezko Maskorraren irabazleen filmarekin.

Jarraian, asteartean, Sail Ofizialean lehiatu den beste pelikula bat jarriko dute ikusgai, "Vendrá la muerte y tendrá tus ojos" José Luis Torres Leiva txiletar zinemagilearena, eta "Le rêve de noura" Hinde Boujemaa tunisiar zuzendariaren pelikularen txanda izango da asteazkenean.

Perlak sailetik iritsiko da Bilboko zinema aretora zinemazaleek jakin-min handiarekin espero duten titulu bat, "Gisaengchung / Parasite" Bong Joon-horen pelikula, egun bat geroago "Sorry we missed you" Ken Loachen filmak egingo duen bezala.

Bestetik, New Directors sailean, "Le milieu de l'horizon" Joanne Gigerren filma egon da ikusgai, eta Lurra Greenpeacek ematen duen saria zergatik irabazi duen eztabaidatu ahalko dute Bilboko zinemazaleek, urriaren 6an Clive Owen eta Tim Roth protagonista dituen "The Song of Names" filmak zikloa itxi baino lehen.

Irailak 30 (20:00)
Pelikula: La trinchera infinita
Sekzioa: Ofiziala
Zuzendaria: Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi
Espainia - Frantzia

Urriak 1 (20:00)
Pelikula: Vendrá la muerte y tendrá tus ojos
Sekzioa: Ofiziala
Zuzendaria: José Luis Torres Leiva
Txile - Argentina - Alemania

Urriak 2 (20:00)
Pelikula: Le rêve de noura
Sekzioa: New directors
Zuzendaria: Hinde Boujemaa
Tunisia - Belgika - Frantzia - Qatar

Urriak 3 (20:00)
Pelikula: Gisaengchung / Parasite
Sekzioa: Perlak
Zuzendaria: Bong Joon-ho
Hego Korea

Urriak 4 (20:00)
Pelikula: Sorry we missed you
Sekzioa: Perlak
Zuzendaria: Ken Loach
Erresuma Batua - Frantzia - Alemania

Urriak 5 (20:00)
Pelikula: Le milieu de l'horizon
Sekzioa: New Directors
Zuzendaria: Delphine Lehericey
Suitza - Belgika

Urriak 6 (20:00)
Pelikula: The Song of Names
Sekzioa: Ofiziala
Zuzendaria: François Girard 
Kanada - Erresuma Batua - Hungaria