Itxi

Zinema

Abenduak 18

Victoria Eugeniak 'Star Wars: The Rise of Skywalker'en aurrestreinaldia hartuko du

Agentziak | Erredakzioa

Zinemaldiaren 25. edizioan antzoki berean ‘Izarretako gerra’ estreinatu eta 42 urtetara, sagari azkena emango dion filmaren Estatuko lehen proiekzio publikoa hartuko du Donostiak asteazkenean.

  • 'Star Wars: The Rise of Skywalker'

    'Star Wars: The Rise of Skywalker' filmak itxiko du Izarreta Gerraren saga

Victoria Eugenia Donostiako antzokiak ‘Star Wars: The Rise of Skywalker’ filmaren aurrestreinaldia hartuko du asteazkenean, abenduak 18.

Antolatzaileek ohar batean gogora ekarri dutenez, 1977ko irailaren 17an Donostiako Zinemaldiaren 25. edizioak ‘Star Wars’ aurkeztu zion Europari: ‘Izarretako gerra’ filma estreinatu zuen Victoria Eugenia antzokian, orduan Zinemaldiko egoitzetako bat baitzen.

Orain, lehen pelikula estreinatu eta 42 urtetara, Victoria Eugeniak ‘Star Wars: The Rise of Skywalker’ sagari azkena jarriko dion filmaren estreina hartuko du asteazkenean.

Lehenago, asteazkenean bertan antzokiaren inguruan, desfileak izango dira, eta proiekziora bertaratuko dira Barbara Goenaga, Itziar Ituño, Ane Gabarain, Eneko Sagardoy, Ramon Agirre, Patricia Lopez, Asier Hernandez, Aritz Aramburu (surfeko munduko txapelduna), Leire Olaberria  ziklista, Richard Oribe (igerilari paralinpiko txapelduna), Andoni Luis Aduriz, Alex Ubago…