Itxi

Zinema

Gaudi sariak

Kataluniako zinema sariek Karra Elejalde eta ‘El hoyo’ saritu dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Euskal aktoreak gizonezko aktore onenaren Gaudi saria jaso du, “Mientras dure la guerra” filmean Unamunorena egitearren, eta “El hoyo” efektu bisual onenen saria eraman du.

  • Karra Elejalde

    Elejaldek "Mientras dure la guerra" filmean egindako papera goraipatu dute. Argazkia: Efe.

'Els dies que vindran' Carlos Marqués-Marceten filmak bildu ditu sari gehien bart, igandearekin, Bartzelonan banatu diren Kataluniako zinemaren Gaudi sarietan. Marqués-Marceten hirugarren film luzeak film onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren (Maria Rodriguez Soto) eta editatze onenaren sariak irabazi ditu, eta ‘La hija de un ladrón’ Belen Funesen lehen filmak katalana ez beste hizkuntza bateko film onenaren saria, zuzendari onenarena eta gidoi onenarena irabazi ditu.  

Karra Elejalde gasteiztar aktoreak gizonezko aktore onenaren saria bereganatu du, “Mientras dure la guerra” Alejandro Amenabarren filmean Unamunoreana egiteagatik, eta “El hoyo” Galder Gaztelu-Urrutiaren filmak efektu bisual onenaren saria eraman du.  

Halaber, “O que arde’ Oliver Laxeren filmak (EiTBren parte hartzea du) europar film onenaren eta argazkigintza onenaren Gaudi sariak eraman ditu.

23 sari hauek eman dituzte bart, Kataluniako Zinemaren XI. Gaudi sarietan:
Katalanezko filma: "Els dies que vindran", Carlos Marques-Marcet
Katalana ez den hizkuntza bateko filma: “La hija de un ladrón", Belén Funes
Zuzendaria: Belén Funes, "La hija de un ladrón"
Gidoia: Belén Funes eta Marcçal Cebrián, "La hija de un ladrón"
Emakumezko aktorea: María Rodríguez Soto, "Els dies que vindran"
Gizonezko aktorea: Karra Elejalde, "Mientras dure la guerra".
Bigarren mailako emakumezko aktorea: Laia Marull, "La innocència"
Bigarren mailako gizonezko aktorea: Enric Auquer, "Quien a hierro mata"
Ekoizpen zuzendaritza: Oriol Maymó, "Quien a hierro mata"
Dokumentala: "El cuarto reino. El reino de los plásticos", Adán Aliaga eta Àlex Lora
Film laburra: "Suc de síndria", Irene Moray
Telebistako filma: "La catedral del mar", Jordi Frades
Zuzendaritza artistikoa: Sylvia Steinbrecht, "Elisa y Marcela"
Editatzea: Ana Pfaff, Carlos Marques-Marcet eta Oscar de Gispert, "Els dies que vindran"
Jatorrizko musika: Pau Vallvé, "La vida sense la Sara Amat"
Argazkilaritza: Mauro Herce, "Lo que arde"
Jantziak: Rosa Tharrats, "Liberté"
Soinua: Sergio Bürmann eta Marc Orts, "Dolor y gloria"
Efektu bisualak: Mario Campoy, Irene Río eta Iñaki Madariaga ("El hoyo")
Makillajea eta ile apainketa: Lawrence Abraham Yaeger, Amande Monteiro eta Antoine Mancini ("Liberté")
Europar filma: "Lo que arde", Oliver Laxe
Publikoaren saria: "7 raons per fugir", Esteve Soler, Gerard Quinto eta David Torras
Ohorezko Gaudia: Francesc Betriu