Itxi

Zinema

Heriotza

Terry Jones Monty Pythoneko kidea zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Galestarrak “Brianen bizitza” filma zuzendu, eta Brian protagonistaren amarena egin zuen lan horretan. Dementzia diagnostikatu zioten 2016an.

  • Terry Jones

    Terry Jones. Argazkia: Eduardo Unda-Sanzana [CC BY]

Terry Jones Monty Python britainiar umoregile taldeko kidea asteartean hil zen, Londresen, 77 urte zituela, “dementziaren aurkako borroka luze baten ondoren”, familiak jakinarazi duenez.

Aktore eta komikoan taldearen lan gogoangarrienetako batzuk zuzendu zituen, hala nola “Brianen bizitza” (protagonistaren amarena ere egin zuen berorretan), eta Monty Python Flying Circusen ere agertu zen.

2016an, Jonesek dementzia zuela iragarri zuten.

“Samin handiz iragarri behar dugu gure senar eta aita maitea hil dela”, jakinarazi du familiak gaur, ohar batean.  

Senideek esan dute betiko biziko direla “Monty Pythonekin egin zuen lana, bere liburuak, filmak, telebista saioak poemak eta beste proiektuak”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura