Itxi

Zinema

Estreina

Jaione Cambordak “Arima” estreinatuko du zinemetan

eitb.eus

Galizian bizi den donostiar zinemagileak galizieraz filmatu du “mamurik gabeko mamuen thrillerra”.

  • "Arima"

    "Arima"ren fikziozko lehen film luzea da "Arima"

Jaione Camborda zuzendariak (Donostia, 1983) Galizian, Novo Cinema Galego mugimenduan kokatu ohi duten zuzendariak duela hainbat urtetatik bizitoki duen lurraldean, filmatu du “Arima” gaur zinemetara iritsiko den thrillerra. Donostian, Principe zinema aretoetan ikusi ahalko da.

“Arima” istorio misteriotsuko protagonistak lau emakume eta neskato bat dira: bi kanpotar iristen direnean, bere bizitza goitik behera aldatuko du. Biotako bat bestearengandik ihesi ari da, eta ezkutuan ari da herrian, izaera kezkagarria agerian utzita. Arma bat daraman gizon zauritua da bestea, errealitatearen eta irudikatuaren arteko mugatik emakumeen egunerokoa nahasi egingo duena.