Itxi

Zinema

Markak hautsi ditu

Harry Potterren azken pelikulak emaitza 'magikoak' lortu ditu

Erredakzioa

Lehen asteburuan 6 milioi euro eta 800.000 ikusle lortu ditu Estatuan. Mundu mailan 337 milioi euro eskuratu ditu.

Estatu mailan markak hautsi ditu Harry Potter and the deathly hallows (2. atala) pelikulak, Warner Bros. etxeak ohar batean jakitera eman duenez. Zinema-aretoetan ikusgai izan den lehen hiru egunetan, ia 6 milioi euro eta 800.000 ikusle bildu ditu Harry Potterren azken abenturak. 3Dtan estreinatu dute.

AEBetan eta Kanadan ere markak hautsi ditu lehen asteburuan: 168,6 milioi dolar (119,1 milioi euro) eskuratuta, 2008an The Dark Knight filmak lortutako 158,4 milioi dolarreko marka gainditu du.

Mundu osoko 59 herrialdetan estreinatu zuten, aldi berean, J.K. Rowling idazlearen saga ezagunean oinarritutako pelikula sortaren azken atala. Herrialde horietan guztietan lehen postua lortu du Harry Potterren azken lanak, eta, guztira, 337 milioi euro eskuratu ditu. Inoiz pelikula batek estreinaldian lortu duen emaitzarik onena lortu du.