Itxi

Zinema

90 urte zituela

Max von Sydow aktorea zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Frantziar-suediar aktoreak, Ingmar Bergman zuzendariaren kolaboratzaileak, ibilbide oparoa egin zuen kameraren aurrean.

  • Max von Sydow

    90 urte zituela hil da Max von Sydow. Argazkia: Efe.

Max von Sydow frantziar-suediar aktorea, Ingmar Bergman zuzendariaren antzezle fetitxeetako bat, igandean hil da, 90 urte zituela, besteak beste, The exorcist, Star Wars eta Minority report filmetan ageri den aktorearen emazteak iragarri duenez.

Paris match astekariari astelehenean egindako adierazpenetan esan duenez, “bihotza apurtuta eta tristezia sakon batean murgilduta” dago Catherine von Sydow alarguna.

Ingmar Bergmanen pelikula handietan eginiko paperek egin zuten ezagun Von Sydow: The seventh seal, Wild strawberries, The virgin spring

Suediatik kanpo ere egin zuen lan, punta-puntako pelikuletan, izen handiko zuzendariekin: The exorcist (William Friedkin), La mort en direct (Bertrand Tavernier), Pelle erobreren (Billie August), Minority report (Steven Spielberg), Shutter island (Martin Scorsese) eta abar.

2002an, frantses herritartasuna eman zioten.