Zinema
Aukeratuak
Oscarretarako lehen urratsa Almodovar, Zambrano eta Villarongarentzat
Erredakzioa
'La piel que habito', 'La voz dormida' eta 'Pa negre' filmen artean dago atzerriko film onenari Oscar sarian Espainia ordezkatuko duena.
Pedro Almodovarren "La piel que habito", Benito Zambranoren "La voz dormida" eta Agustí Villarongaren "Pa Negre" dira Espainiako Zinema Akademiak aukeratu duten filmak. Espainia atzerriko film onenari Oscar saria ordezkatuko du hiru horietako batek.
Enrique Gonzalez Macho instituzioaren presidentea eta Judith Colell presidenteordea Madrilen izan dira hiru finalisten izenak jakinarazteko. Oscar sarietarako aurrehautatuak izateaz gain, Mexikoko Akademien Ariel sarien 54. edizioan ere izan daitezke aipatu pelikulak.
Orain, botoa emateko bigarren epe bat ireki dute akademiako kideek eta irailaren 28an amaituko da epea. Horrela aukeratuko dute zein pelikulak hautatuko duen Espainia Oscar sarietako 84. edizioan.