Zinema
Zinema fantastikoa
Méliès d'Or saria, Alex de la Iglesiarentzat
Erredakzioa
Europako zinema fantastikoaren esparruan, pelikularik onena izendatu dute Bilbotarraren 'Balada triste de trompeta'.
Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren 'Balada triste de trompeta' lanak Méliès d'Or saria eskuratu du, Angel Sala Sitgeseko zinemaldiko zuzendariak jakitera eman duenez.
Zinema Fantastikoa jorratzen duten Europako Jaialdien Federazioak ematen du saria. Federazioko partaide diren bederatzi jaialdietako batean aurretik Méliès d'Argent saria irabazi duten lanen artean aukeratu dute De la Iglesiaren filma.
Zehazki, Amsterdameko Zinema Fantastikoaren jaialdian eskuratu zuen 'Balada Triste de Trompeta' lanak Méliès d'Argent saria, eta orain Europako zinema fantastikoaren esparruan pelikularik onena izendatu dute.