Itxi

Zinema

Urriak 30 – Azaroak 6

"Mandibules" filmak itxiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

eitb.eus

Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenian, 18 film luze eta 33 film labur eskainiko dituzte, Sail Ofizialeko programazioa.

  • "Mandibules"

    "Mandibules" frantziar filmak itxiko du Astea

Urriaren 30ean, ostiralarekin, Peninsula korear filmak (Yeon Sang-ho, 2020) hasiera emango dio Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari, Victoria Eugenia Antzokian. Amaiera, berriz, Frantziako Mandibules filmak (Quentin Dupieux, 2020) emango dio azaroaren 6an, leku berean.

Bi data horien artean, fantasiazko zinemako urteko film luze eta film laburrik onenetako batzuk eta generoko hainbat obra klasiko ikusi ahal izango dira, eta hainbat jarduera egingo dira Asteko programazioa osatzeko.

Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenian, Asteko Sail Ofizialeko filmak emango dira: 18 film luze eta 33 film labur.

Gainera, Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan, omenaldia egingo diote Javier Aguirre duela hilabete batzuk zendu zen zinemagile donostiarrari, eta haren filmik garrantzitsuenetako bat emango dute: El gran amor del conde Drácula (1972).

Sarrerak, Sarean

Sarrera salmenta on-line egingo dute. Asteartean, urriaren 27an, 11:30etik aurrera jarriko dituzte salgai, eta 29ra arte hala erosi beharko dira. Ostiraletik, urriaren 30etik aurrera, berriz, bi antzokietako leihatiletan ere jarriko dituzte salgai.

Ordutegi guztiak doituko dituzte, emanaldi guztiak bederatziak baino lehen amai daitezen.