Zinema
Zinema Akademia
Josefina Molina zuzendariarentzat, 2012ko Ohorezko Goya saria
Erredakzioa
Saria jasotzen duen hirugarren emakumea da, eta lehena izan zen zuzendari titulua eskuratzen Zinematografia Eskolan. Aurten, estreinakoz, finalistak aurkezteko ekitaldian emango dute Ohorezko Goya.
-
Josefina Molina zuzendariarentzat, 2012ko Ohorezko Goya saria. Argazkia: EFE
Josefina Molina zuzendariarentzat izango da 2012ko Ohorezko Goya saria, zinema munduari egindako ekarpena aitortzeko, Zinema Akademiak urtero ematen duena.
''Holakoek gainezka egiten naute, baina oso pozik nago. Orain pixka bat beldurtuta nago, baina benetako ohorea da'', esan du Molinak. Saria jasotzen duen hirugarren emakumea da, Rafaela Aparicioren (1988) eta Imperio Argentinaren (1989) ondoren. Datu hori gogoratu diotenean, pozik hartu du emakumeen lana saritzea.
Zinematografia Eskolan zuzendari titulua eskuratu zuen lehen emakumea izan zen Josefina Molina (Kordoba, 1936). Ordutik, hainbat lan egin ditu zineman eta telebistan, eta hainbat ekoizpen ezagunetan hartu du parte, tartean 'Escrito en América' (1979) eta 'Teatro de siempre' (1971). Horre lanik ezagunena 'Función de noche' (1981) da. Bertan, Lola Herrera eta Daniel Dicenta aktoreekin egin zuen lan, bikotekideen arteko harremanak aztertzen zituen zinta apurtzailean.
Besteak beste, Mario Camus, Antonio Mercero, Jesús Franco eta Alfredo Landa zuzendari eta aktoreek jaso izan dute aurreko urteotan Ohorezko Goya saria.
Nobedadeak sari banaketan
Aurten, estreinazkoz, finalistak aurkezteko ekitaldian banatuko dute Ohorezko Goya. Ondoren, otsailaren 19an egingo dute Goya sarien banaketa ekitaldia; eta, bertan ere, saria jasoko du Molinak.