Zinema
XXII. edizioa
'Lobos de Arga' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Astea
Erredakzioa
Juan Martinez Morenok zuzendu duen lana saritu dute ikusleek; Carlos Areces eta Gorka Otxoa ditu filmak protagonista. Gainera, The Centrifuge Brain Project lanak film labur onenaren saria irabazi du.
Alexandre Bustillok, Julian Mauryk, Antonio José Navarrok eta Manuela Vellesek osatutako epaimahaiak 'The Centrifuge Brain Project' (Till Nowak, Alemania) film laburra saritu du. Horrez gain, 'Paths of hate' (Damián Nenow, Polonia) lanari eman dio Zilarrezko Méliès saria, Europako fantasiazko film labur onenarena.
Azkenik, 150 kidek erabaki duten Gazteriaren Saria 'A lost and found box of human sensation' (Martín Wallner eta Stefan Leuchtenberg) film labur alemaniarrak irabazi du.