Itxi

Zinema

Estreina

Otsailaren 19an iritsiko da zinema aretoetara "Ilargi guztiak" filma

eitb.eus

Igor Legarreta zuzendariaren bigarren film luzearen protagonistak Itziar Ituño, Haizea Carneros eta Josean Bengoetxea dira.

  • Haizea Carneros eta Itziar Ituño

    Haizea Carneros eta Itziar Ituño, "Ilargi guztiak" filmeko irudi batean

Ilargi guztiak betiko bizi izatera kondenatutako neskato bati buruzko istorio fantastikoa 2021eko otsailaren 21ean estreinatuko da zinema-aretoetan. Igor Legarreta (Cuando dejes de quererme, 2018) euskal zuzendariaren bigarren film luzea da lana, eta Itziar Ituño, Haizea Carneros eta Josean Bengoetxea ditu protagonista.

EiTBren parte-hartzearekin euskaraz filmatuta, “Ilargi guztiak” filmak banpirismoaren mitoa hartu du abiapuntu moduan, eta, zuzendariaren hitzetan, “tratamendu naturalista eskaintzen du, generoaren leku komunetatik aldentzeko eta pisu dramatikoa narrazioan jartzeko”.

Legarretak Jon Sagalá gidoilariarekin batera idatz du “Ilargi Guztiak” drama fantastikoa, eta Haizea Carneros 12 urteko aktorea da protagonista. Berarekin batera, hainbat interprete ospetsu daude, hala nola Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Lier Quesada, Zorion Eguileor eta Elena Uriz.