Zinema
Izendapenak
Antxon Gomez eta Alberto Iglesias, Europako Zinema Sarietan izendatuak
Erredakzioa
Donostiarrak abenduaren 3an Berlinen emango dituzten sarietarako hautagai izendatu dituzte, zuzendaritza artistiko onenaren eta musikagile onenaren sariak jasotzeko.
-
Alberto Iglesias. Argazkia: EFE.
Sevillan egiten ari diren Europako Zinema jaialdian iragarri du European Film Academy elkarteak abenduaren 3an Berlinen egingo duten sari banaketan izendatuta dauden zinegileen zerrenda. Horien artean Antxon Gomez eta Alberto Iglesias donostiarrak aurkitzen dira.
Pedro Almodovarren 'La piel que habito' filmean egindako lanagatik jaso dituzte izendapenak. Gomez zuzendaritza artistiko onenaren sailean lehiatuko da eta Iglesias musikagile onenaren kategorian.
European Film Awardsen soinu banda onenaren garaikurra lortu zuen Alberto Iglesiasek 'Los abrazos rotos' filmean egindako lanagatik, 2009an. Aurretik, 'Volver' filmerako sortutako doinuengatik musikagile onenaren saria lortu zuen 2006an.
Aki Kaurismäkiren 'La Havre' eta Lars Von Trierren 'Melancholia' dira sari gehien irabazteko hautagaiak. Horiekin batera, Michel Hazanaviciusen 'The artist' eta Tom Operen 'The King´s Speech' nabarmentzen dira.